Logotipo de Dantzagunea


Zer da Dantzagunea?

alt

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin bultzatzen duen zerbitzua da.

2009 urtean jarri zen martxan Artelekun. 2014ean, Artelekuren itxieraren ondorioz, Errenterira pasa da. Kulturaren euskal planak dantzaren alorreko lan lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen Dantzagune (Dantza etxea ere deitua) bat ezartzea.

Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan lerro nagusiak honako hauek dira:

1- Sorkuntza koreografikoaren sustapena, egoitza programa baten oinarrituta (Sortutakoak) eta bertako sortzaile eta taldeei dantza aretoen lagapena etengabe eskainiz.

2- Sorkuntza prozesuei laguntza ematea, aholkularitza artistikoaren bitartez, eta dantzaren sorkuntza eta produzioaren inguruko alor desberdinen ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua, gaur egun Gipuzkoan eskaintzen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak nahiz teorikoak lantzen dituena.

4- Dantzaren hedapenerako formula berriak bilatzea, publikoen sensibilizazioa eta dantza eskola programetan itsastea.

5- Baliabide informatibo eta dokumentalak interesatuen esku jartzea, dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzkoa: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...

 

BULEGO IREKIA

Astelehenero, 9:00etatik 11:00etara, Dantzaguneak aholkularitza teknikoa eskaintzen die konpainiei, dantzariei eta taldeei.

E-posta Inprimatu
 
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.